Home » Nortzuk Gara

Nortzuk Gara

 - Zazkel

Zazkel Bilbon 2012an elkartu ginen zazpi kide gara. Gure asmoa kitarra, bateria, baxua, sintetizadorea eta ahotsaren bitartez euskal musikari ekarpen berri bat egitea da. 80ko hamarkadako talde euskaldun zein atzerritarren erritmoetan oinarrituta, Euskal Pop Erradikala aldarrikatzen hasi gara. Horrela entzuleari dantzatzeko eta abesteko aukera ematen diogu. Pop musika zein Disco edo Afrobeat musika estiloak ditugu eragin besteak beste, eta aniztasun horretan oinarritzen gara gure konposizioak egiterakoan.

2015ean argitaratu genituen gure lehen kantak, Beta maketa. 2016ko udaberrian gure lehen diskoa grabatu genuen Garate Estudioetan Kaki Arkarazorekin. Urte horretan bertan Banden Lehiako irabazle suertatu ginen, eta 2017ko ekainean Leioako Pop-Rock lehiaketako hiru sari eskuratu genituen: euskarazko kantarik onena (ERI, Zazkel. 2016), Pop talderik onena eta talde orokor onena. 

Estudioko gure bigarren diskoa 2017ko irailean publikatu dugu, Ez entzun!

Partaideak :

  • Asier: Bajoa
  • Tolo: Gitarra eta Koroak
  • Etxahun: Ahotsa eta Kitarra
  • Irati: Ahotsa
  • Txosk: Teklatuak
  • Axierito eta Piarres: Bateriak

 - Zazkel

 

 - Zazkel

 - Zazkel

 - Zazkel